Aiako Kurpidea bailarako Arizmendi berri baserrian sutea izan da goizaldean. Ertzaintzak jakinarazi duenez, bertan bizi den familiako kideek beren kabuz utzi dute baserria eta suhiltzaileek 00:45ak inguruan itzali dute sua. Inork ez du minik hartu, baina suak kalteak eragin ditu eraikinean. Dirudienez, sutea tximiniaren inguruan hasi eta ondoren baserriko habeetara zabaldu zabaldu da.