Pintxo-poteoa izango da larunbatean Aian

Irati 2012ko otsailaren 2a

Iluntzean 1,50 eta 2 eurotan izango dira pintxoa eta edaria

Urtarrilean egindako pintxo-poteoak izan zuen harrerarekin gustura gelditu ziren antolatzaileak eta aste bukaera honetarako berriz ere egitea pentsatu dute. Santa Ageda bezperaren aitzakian kantura ez ezik txikiteora ere aterako dira, beraz, larunbatean aiarrak. Herriko tabernariekin elkarlanean antolatu du Udalak bigarren pintxo-poteoa eta 19:30etik 22:00etara bitartean Aiako tabernetan pintxoa eta edaria 1,50 eta 2 eurotan izango dira.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide