Santa eskean irtengo dira bihar ikastolako ikasleak

Gozategi Argentina Tour 2013 2012ko otsailaren 3a

Larunbata izan arren, ohiturari eutsiko diote

Aspaldiko ohiturari jarraituz, Orioko Herri Ikastolako ikasleak –LHkoak eta DBHkoak soilik– eta irakasleak santa eskean ibiliko dira kalez-kale koplak kantatzera, bihar, Santa Ageda bezperan, otsailaren 4a, larunbatarekin. 

Ikastolatik herritarrei bertaratzea eskatu diete, nahiz eta larunbata dela eta eguraldi hotza egingo duela jakin. Aspaldiko ohiturari eutsi nahi diote antolatzaileek eta horregatik, LHko ikasleak arratsaldeko 18:00etan eta DBHko ikasleak arratsaldeko 19:00etan irtengo dira pergolatik.

Herritarrei kantura animatu nahi diete Ikastolakoek.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide