Joan zen iganderako iragarrita zeuden aurreikuspen meteorologikoak zirela-eta Eusko Jaurlaritzak kirol jarduera guztiak bertan behera uzteko eskatu zien ikastetxe guztiei. Ondorioz, Zaragueta Herri eskolak antolatutako Orioko III. Kros Txikia igande honetan, otsailaren 12an, izango da.
2000. urtetik 2007. urtera bitartean jaiotako haurrek hartuko dute parte eta adinen arabera ibilbide ezberdinak egingo dituzte eta orduak ere horrela banatuko dituzte:
-
2007an eta 2006an jaiotakoak: 150 metro, 12:00etan hasita.
-
2005ean eta 2004an jaiotakoak: 300 metro, 12:10ean hasita.
-
2003an eta 2002an jaiotakoak: 600 metro, 12:25ean hasita.
- 2000an eta 2001ean jaiotakoak: Kilometro bat,12:40ean hasita.
Umeek egunean bertan
izango dute izena emateko aukera, 11:30etik aurrera.Korrikalariak 11:45ean elkartuko dira Zaragueta ikastetxeko
sarreran, eta proba amaitutakoan ere leku horretan jasoko dituzte umeak.
Antolatzaileek, parte hartzaile guztiei dominak banatuko dizkiete.
Ibilgailuentzat aldaketak
Kros Txikia dela-eta udaltzaingotik jakinarazi dute hainbat aldaketa izango direla zirkulazioan:Hori dela eta, honako aldaketak egingo ditugu:
- Abaromendi 1-26 zenbakidun kale tartea ibilgailuentzat itxita egongo da eta goizeko 08:00etatik 14:00ak bitartean aparkatzea debekatuta egongo da.
- Hondartzara bidean, Abaromendi kaleko bidegurutzetik kanpineko sarrerara bitartean ere, debekatuta egongo da ibilgailuak aparkatzea.
- Abaromendi 1-26 inguruko bizilagunei, gomendatzen zaie egun horretan autoa erabili behar badute ibilgailua eremu horietatik kanpo uztea.
- Hondartzara eta Antilla kalera joan behar duten ibilgailuek txandaka igarotzeko aukera izango dute.