Tabernarien arteko lehiaketa inauterietan

Gozategi Argentina Tour 2013 2012ko otsailaren 9a

Izena emateko epea otsailaren 15a da

Gabonetan erakusleiho lehiaketa egiten den bezala, inauterietan tabernak apaintzeko lehiaketa antolatu du Orioko Udalak. Iaz goiko tabernek munduko toki ezberdinak irudikatu zituzten, baina aurten taberna guztietara hedatu nahi dute jaia.

Hori dela eta, sariak izango dira eta otsailaren 18an, goizean, hartuko dute erabakia. Hala ere, izena otsailaren 15erako, datorren asteazkenerako, eman beharko da Kultur Etxean.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide