Astillero, Hondarribia, San Pedro, Pedreña, Zierbena… TKE ligako hainbat traineru izan ziren Hondarribiako jaitsieran. Oriok hiru txalupa bota zituen uretara eta haietako batek bigarren izan zen Hondarribiarekiko 6 segundoko aldearekin irabazi zuen jaitsiera. Hirugarren San Pedro iritsi zen 12 segundora eta 15 segundora Zierbena.
Bigarren traineru horia 9. izan zen, San Juan, Ondarroa eta Santurtzi bezalako traineruak atzean utzita. Hemendik bi astetara jokatuko da Orioko jaitsiera eta momentuz 45 traineruk eman dute izena estropada honetarako.
Bateletan, Zumaian eta Trintxerpen jokatu zituzten estropadak, larunbatean eta igandean hurrenez hurren, eta senior mutiletan Oriok irabazi zituen bi jardunaldiak. Horrela, batelen ligako sailkapenean lehenak dira, estropada guztietan 14 puntu pilatu eta gero.