Manuel Lasartek plazan kantatutako azkenetarikoak

Gozategi Argentina Tour 2013 2012ko otsailaren 17a

Oriotarrek lehenengo bandera irabazi zuteneko ehungarren urteurrena ospatzeko jaialdian 2001eko azaroan kantatuak

Azken egunotan Manuel Lasarteren bertso asko ari dira batean eta bestean jartzen. Hauek, 2001ean,oriotarrek lehenengo bandera irabazi zuteneko ehungarren urteurrena ospatzeko, 2001eko azaroan kiroldegian izan genuen estropada-bertsoen jaialdian, kantatutako bertsoak dira.

Jaialdian herriko hainbat lagunek kantatu zituzten bertsoak eta tartean Jon Sarasuak eta Manuel Lasartek, hemen daude, hain zuzen ere, hauen bertsoak.  Orduan estreinatu zuten baita ere Jose Ramon San Sebastianek arraunlariei eskaini zien kantua ere.

Grabazio hau Karkararena da eta digitalizazio lanak AusArt Recordseko Juan Rekartek egin dizkigu. Besterik gabe, hona bertsoak.

 

Manuel Lasarte

Jon Sarasua


Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide