Inauterietako desfilean jende askok hartu du parte

Irati 2012ko otsailaren 20a

Inauteriak indartzeko deiari ongi erantzun diote oriotarrek

Larunbateko mozorro festa parte hartzaileagoa izateko ahalegin berezia egin dute aurten eta herritarrek ahalegin horri gogoz erantzun zioten mozorroak soinean jantzi eta aurrez prestatutako karrozak kalera ateraz. Eguerdirako tabernak eta tabernariak ez ezik ibili zen hainbat talde mozorrotuta kalean eta arratsalderako herria Inauteri giroan erabat murgildu zen. Koreografia ikasi eta dantzan batzuk eta ingurukoen barreak eraginez besteak. Gauean afaritara eta dantzara jende dezente gerturatu zen plazara ere. Hona hemen inauterietako hainbat argazki.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide