Iazko bideari jarraituz, aurten ere pintxo txikiteoa izango da Orion, ostegunetan, otsailaren 23an hasi eta apirilaren 5era arte. Orioko tabernariak Udaleko ordezkariarekin elkartuta jarri dute ekimen hau martxan. Antolatzaileen esanetan, garai hotzak bizi ditugu, bai eguraldiari dagokionez eta baita egoera ekonomikoari erreparatuta ere. Pintxo-txikiteoaren bidez, kalera irteteko aitzakia jarri nahi diegu herritarrei, herrian giro ona sortu eta, bide batez, gure ostalaritza-zerbitzuak suspertzeko.
Aurtengo pintxo-txikiteorako bi eskaintza mota izango dira:
-
Pintxoa + urteko ardoa, sagardoa, zuritoa edo muztioa 1,50 eurotan.
-
Pintxoa 0,50 eurotan bestelako edozein edari hartzen duen bezeroarentzat.
Herriko 12 tabernak hartuko dute parte aurten eta baliteke aurrerago beste batzuk bat egitea ekimenarekin. Oraingoz hauek dira tabernak: Antilla, Arkaitz, Aterpe, Bordatxo, Gabon, Gure Txoko, Koasta, Kolon Txiki, Salatxo, Sarasua eta Tragoxka.