Berria taldeak 'Zure ziztada behar dugu' proiektua aurkeztuko du astelehenean Orion

Irati 2012ko otsailaren 21a

Herrian, mezua txoko guztietara zabaltzeko, sarea sortzea da asmoa

Berria taldea etorkizunean ere euskarazko kazeta izateko eta erronka berriei aurre egin ahal izateko dirua biltzen ari da Zure ziztada behar dugu proiektuarekin. Egitasmo honen helburua da herriz herri eta sektorez sektore hedatzea proiektuari eusten lagunduko dioten herritar sare zabala osatzeko.

Orion ahalik eta ziztada gehien lortzeko asmoz otsailaren 27an, astelehenean, bilera izango da, Kultur Etxean, 19:30ean. Bileraren helburu nagusia da herrian sare txiki bat osatzea da eta hortik abiatuta, pixkanaka sare hori handitzen joatea mezua Orioko txoko guztietara iristea ahalbideratzeko. Behin mezua zabaldu ondoren, bakoitzak ikusiko du zenbateraino lagundu dezaken, inolako konpromisorik gabe, diote proiektuaren bultzatzaileek. Hortaz, egitasmoarekin bat egiteko dauden herritarrak gonbidatu nahi dituzte bilerara.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide