Tren geltokiaren eta zubiaren arteko biribilgunea erabili daiteke

Irati 2012ko otsailaren 21a

Geltokitik herrirako oinezkoen pasabidea Arin y Embilen parean dago

Tren geltokiaren eta zubiaren artean egiten ari diren lanak aurrera doaz eta autoak handik pasatzeko sasi-errotonda ibiltzeko moduan jarri dute jadanik. Gidari bati baino gehiagori, ordea, nahastea eragin dio lehen aldiz biribilgunera gerturatzeak. Izan ere, zubia pasa eta Zarautzera joateko ezkerrerantz, Aiarantz, egin behar da ohiko biribilguneetan ez bezala. Horretaz gain, Santiotik Aiara joan nahi izanez gero, etenik gabeko marra dago, berez, handik hartzera galarazten duena. Zarauztik etorriz gero, berriz, ohiko errotondetan bezala eskuinerantz jo beharko da zubira iritsi eta Oriora jotzeko.

Biribilgunea egiteak oinezkoentzako badu abantailarik, izan ere, ibilgailuak mantsoago dabiltza eta oinezkoak lasaiago. Tren geltokirako edo handik herrirako bidea egiten duten oinezkoek ere sumatu dute aldaketarik, orain zebrabidea Arin y Embilen parean jarri baitute, lehengoaren tokian biribilgunea baitago. Hortik errazago geratzen da bidea pasa eta zubira oinez iristera, hobeto ikusten delako autorik badatorren ala ez.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide