Lapurreta izan da Andatza auzoan

Gozategi Argentina Tour 2013 2012ko otsailaren 24a

Auzoko ile-apaindegian izan da gertaera

Bart, lapurreta izan da Maira Pilar Eizagirreran ile-apaindegian, Andatza auzoan. Biktima gaur goizean konturatu da atea behartuta zegoela eta ile-apaindegian gauza batzuk falta zirela. Txanpon batzuk eta ilea zaintzeko dozena erdi pruduktu eraman dituzte lapurrek.Dena dela, atea eta markoa zeharo desitxuratuta daude eta gastu materiala sortu du lapurretak.Ertzaintzak hatz markak hartu hartu ditu lokalean, baina auzokoek ez omen dute ezertxo ere entzun.

Hala ere, bezeroek normaltasun osoz joan ahal izango dute ile-apaindegira, zabalik jarraitzen du-eta.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide