Gabonak atzean gelditu ziren arren, aurtengo Gabonetako ekitaldien harira, antolatzaileak aurtengo prestaketekin hasiak dira garaiz ibiltzeko.
Horretarako, Gabonetan erabiltzeko txapelak egiteko tailerra antolatu dute ostegunerako, martxoaren 1erako. 18:00etan Kultur Etxean elkartu eta antolatzaileek esan dutenez, eskuak eta intentzio ona beharko dira, materiala eta indarrak hartzeko meriendatxoa beraiek jarriko dute.