Udako lanpostuak zeintzuk izango diren argitaratu du Udalak

Gozategi Argentina Tour 2013 2012ko martxoaren 5a

Martxoaren 5a eta 30a bitartean eman beharko da izena

Udalak hainbat pertsona hartuko ditu lanerako uda honetan ere, eta deialdia argitaratu du lanpostu horiek betetzeko.Deialdian parte hartzeko oriotarra eta langabetua izan behar da. Hartuko diren langileen kontratuak lan-zuzenbideko erregimenean egingo dira, denboraldi baterako.

Hauek izango dira 2012ko udarako lanpostuak:

• Zaindaria kanpinerako (lau lanpostu)

• Kabinen garbitzailea (bi lanpostu)

• Kanpineko komunen garbitzailea (hiru lanpostu)

• Udaltzain laguntzailea (bi lanpostu)

Aldizkako langile finkoek gaur egun betetzen duten lanpostuetakoren bat hutsik geratzen bada, langile horrek uko egiten diolako, lanpostu hori ere eskainitako beste lanpostu hauei gehituko zaie.

Eskabideak aurkezteko

Eskabideak udal bulegoetan aurkeztu behar dira, bertan emango den instantzia betez. Bulego orduak: astelehenetik ostiralera 8:30etik 14:30era.

Interesa dutenek, martxoaren 5etik 30era, biak barne, udal bulegoetan eska ditzakete deialdiaren oinarriak. Lanpostu horiek betetzeko egin beharreko frogak 2012ko apirilaren 28an egingo dira, Orioko Kultur Etxean, 09:00etan hasita.

Kanpina martxoa bukaeran zabalik

Egiten ari diren lanen ondorioz, kanpina martxoaren 1ean beharrean martxoaren 30ean irekiko dela jakinarazi du Miriam Uranga turismo zinegotziak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide