Etxebizitza babestuen zozketarako onartuen izenak argitaratu ditu Udalak

Gozategi Argentina Tour 2013 2012ko martxoaren 9a

Mendibeltz zelaiaren azpiko garajeak ere salgai jarri dituzte

Kale Nagusian eta hondartza inguruan zozketatuko diren etxebizitzetarako onartuen eta baztertuen zerrenda eman du argitara Udalak iragarki baten bidez. Horren kontra alegazioak aurkezteko epea martxoaren 22an bukatuko da. 

Zerrenda ikusi nahi duenak, klikatu hemen.

Mendibeltzeko garajeak

Salgai jarri dituzte Mendibeltz zelaiaren azpiko garajeak ere. Bi motatako garajeak dira, batzuk besteak baino zertxobait handiagoak eta garestiagoak direlarik. Lizitazioan parte hartu nahi dutenek apirilaren 16a baino lehen eman beharko dute eskaera-orria beteta udaletxera. 

Udalak jakinarazi duenez, ahalegin berezia egin du finantzazioaren alorra lantzeko eta, egindako gestioen ondorioz, Kutxabankek, Euskadiko Kutxak eta la Caixak baldintza bereziak eskainiko dizkiete garaje horietako bat erosi nahi dutenei.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide