Atzo hasi zen Amaia Azkueren auziko epaiketa

Gozategi Argentina Tour 2013 2012ko mar. 13a, 15:56

Dozenaka lagun bildu zen atzo bazkalosteko elkarretaratzean

Ia urtebete pasa da Amaia Azkue oriotarra hil zutenetik eta atzo, martxoaren 12a, hasi zen auzia argitzeko epaiketa. Epaiketak astebetetik gora iraungo dela aurreikusten dute eta gaur, bigarren saioan, Azkueren senarrak, Azkuerekin kafea hartu zuen lagunak eta gorpua aurkitu zutenek deklaratuko dute.

Atzo A.E. ustezko hiltzaileak deklaratu zuen eta ukatu egin zuen Amaia Azkue hil izana, orain arte esan duenaren kontra.

Atzo, 15:00ak inguruan, elkarretaratzea egin zuten Amaia Azkuerentzat eta haren familiarentzat justizia egiteko eskatuz. Bilkuran dozenaka lagun elkartu zen eta ostiralerako beste kontzentrazio bat deitzekotan dira.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide