Karkara lagundu nahi duzula? Guk, eskertzeko, eguneko menu bat jateko txartela emango dizugu oparitan. Egin zarela eta ez duzula txartelik jaso? Lasai, zuretzako ere izango da eta txartela.
Eskertu egin nahi dugu jendeak garai zail hauetan egiten duen ekarpena eta, horregatik, Aiako eta Orioko jatetxe ezberdinetan menua jateko txartel bat oparituko diegu Karkara laguntzen dutenei.
Jatetxeak hauek izango dira:
- Altxerri
- Antilla
- Aristerrazu
- Kolon Txiki
- Loretxu
- Portu
Karkararen laguntzaile orria jasotzen dugun bezain pronto emango dizuegu txartela. Hori bai, apirilaren 30a baino lehen erabili beharko da.
Horrez gain, Berriak ere eskaintza berezi bat luzatu du. Karkararen laguntzaile guztiek –lehengoak eta berriek– %50eko deskontua izateko aukera dute 2012an Berriara harpidetuz gero. Harpidetzak aste osokoak, astegunekoak edo astebukaerakoak izan daitezke eta harpidedunen abantaila guztiak eskuratuko lirateke. Hori egiteko, Karkararekin egiteaz gain, Berriako harpidetza sailarekin zuzenean ere jarri daiteke harremanetan 943 304 345 telefonora deituta edo harpidetza@berria.info helbidera idatzita.
Egin zaitez Karkararen laguntzaile; Karkarak behar zaitu!