Martxoaren 9tik 12ra jokatu dira Aiako probalekuan BBK sarirako puntuagarriak diren idi-probak. 12 bikote aritu ziren azken saioak eta honako puntuazioak lortu zituzten:
- IƱaki Lopetegi 54 plaza eta 2.35 metro
- Soarte 46 plaza eta 6 zinta
- Telleria 44 plaza, 6 zinta eta 1.47 metro
- Mendipe 43 plaza, 2 zinta eta 1.47 metro
- Bixkiak 41 plaza, 3 zinta eta 1.74 metro
- Urkaitxiki 41plaza
- Laski 40 plaza, 7 zinta eta 1.95 metro
- Ixidro Erretegia 40 plaza eta 2.40 metro
- Erreten 39 plaza, 6zinta eta 0.87 metro
- Artasoro 39 plaza, 4 zinta eta 0.38 metro
- Goieta Taberna 34plaza
- Gabriel 32 plaza
Bestalde, hainbat urtetan, Arrate irratian, herri kirolei buruzko berriak zabaldu dituen Ziriako Ortiz de Zaratek agur esan zien Aiako probalekura gerturatu zirenei. Izan ere, aurki bere orain arteko
lanak utziko dituela adierazi zuen eta bertaratutakoek ere txalo zaparrada batekin agurtu zuten.