'Ahalmenaren gurpila' hitzaldia izango da larunbatean

Irati 2012ko martxoaren 16a

Mandalara taldeak antolatu du jarduera hau

Larunbatean, martxoaren 17an Ahalmenaren gurpila hitzaldia eskainiko du Joshua S. Santosek Oriko Herri Ikastolako aretoan. Mandalara taldeak antolatutako jarduera arratsaldez izango da, 17:00etatik 21:00etara eta sarrera 10 eurokoa da.

Astrologia egoikoaren arabera eboluzioaren eta patuaren nondik norakoak izango ditu hizpide: zodiakoko zeinuak, beren arteko ikasketa ebolutiboak, buruaren gurpil-zoroa, bilakaera eta xedea, 2012ko aldaketak eta erregistro Akashikoak: arimaren liburutegia.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide