Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
20:30ean izango da Herriko Plazan
Martxoaren 16an bete da urtebete Amaia Azkue oriotarra hil zutela. Hori dela-eta, egun horretarako, haren senideek eta lagunek
elkarretaratzea deitu dute. Bilkura 20:30ean izango da Herriko Plazan. Amaiaren hilketa gogora ekartzeko eta
herritarrei, beren babesa ager dezaten aukera emateko izango da elkarretaratzea. Beraz, antolatzaileek parte hartzeko gonbita egin diete herritar guztiei.