Elkartruke kontzertua izango da astelehenean

Irati 2012ko martxoaren 16a

Zumarragako Secundino Esnaola eta Orioko Danbolin Musika Eskolako ikasleek egingo dute kontzertua

Martxoaren 19an, astelehenean, Zumarragako Secundino Esnaola eta Orioko Danbolin Musika Eskoletako ikasleen arteko elkartruke kontzertua izango da. Emanaldia 18:30ean hasita Kultur Etxean egingo dute eta hau da eskainiko dutena:

  • Orioko dantza taldea: Non geratzen den denbora - Mikel Urdangarin
  • Zumarragako taller taldea: Hot stuff. Dona Summer; Mila galdera. Alaitz eta Maider; Hysteria. Muse; Le freak. Chic; Firework. Katy Perry.
  • Orioko esku-soinu taldea: Caresse sur l'ocean. C.Barratier / B.Coulais; Biscaya. W.Bookwood / H.O'Melley.
  •  Zumarragako trikitixa taldea: Reel. Alfred Montmarquette.
  • Orioko txistu taldea: Zubipeko´s novelty; Mama Ines.
  • Zumarragako Big-Band taldea: Hallelujaha love Herso.Ray Charles; My favorite things. Richard Rodgers; Earth, wind and fire dance mix. Paul Murtha.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide