Jende asko batu da Amaia Azkue gogoratzeko elkarretaratzean

Irati 2012ko martxoaren 16a

Lagunek, senideek eta herritarrek justizia eskatu dute

Amaia Azkue hil zutela urtebete pasa denean bera gogoratzeko ekitaldia egin dute Orioko plazan. Lagunek eta senideek herritarren babesa jaso dute jende asko elkartu baita. Justizia amaiarentzat, Amaia gogoan eta Guztiok gara Amaia lelodun kartelak irakur zitezkeen eta plazaren erdian Amaia izena idatzi eta bihotz bat irudikatu dute kandelekin. Ordu erdi inguru isiltasunean pasa ondoren txalo zaparrada batekin bukatu da elkarretaratzea.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide