Bederatzi tonako zuhaitza atera dute erriotik

Irati 2012ko mar. 22a, 10:29

Itsasontzi bateko arrantzaleak ohartarazi dute zuhaitza han zegoela

 

Erriotik moilara bederatzi tona pisatzen zituen zuhaitza atera zuten asteazkenean, martxoaren 21ean, garabi handi batekin. Ikusmina sortu zuen arratsaldean erriotik horrelako tamainako zuhaitz bat ateratzeak. Uste dutenez azken uholdeek berekin ekarriko zuten errioan behera eta orain arte hondoan egon da itsasontzi bateko arrantzaleak ohartu diren arte.

Zuhaitzaren adarrak moztu arren gaur, osteguna, goizean, kamioi batekin hura altxatzeko lanetan hasi direnean, harriduraz begiratzen zioten oraindik zuhaitzari herritarrek.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide