Tapping solasaldiak ostegun eta ostiralean

Irati 2012ko martxoaren 22a

Kultur Etxean izango dira 19:00etan eta 10:00etan

Martxoaren 22an, ostegunean, eta 23an, ostiralean osasuna, dirua, maitasuna eta arrakasta Tapping teknika erabiliz nola lor daitekeen azaltzeko solasaldiak izango dira Kultur Etxean; 22an 19:00etan eta 23an 10:00etan.

Min fisikoari, gehiegizko pisuari, alergiei, insomnioari, urduritasunari, antsietateari, tristurari, apatiari, segurtasun faltari, estimu gutxi izateari, afektibotasun faltari, beldurrei, fobiei, adikzioei, sexu arazoei, traumei, maiteminari, maite dugun norbaiten galerari… tapping-aren bidez nola aurre egin dakien azalduko dute. Baita enpresan, ikasketetan edo kiroletan norbere errendimendua hobetzeko eta norbere sormena lantzeko teknika hori nola erabili behar den ere.

Bestalde, asteburuko ikastaroa izango da Donostian martxoaren 24an eta 25ean. Informazio gehiago Barcelona Tapping-en

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide