Amaia Azkue gogoratzeko elkarretaratzea ostiralean

Irati 2012ko martxoaren 22a

Herriko Plazan izango da 20:30ean

Urtea bete zen martxoaren 16an Amaia Azkueren hil zutenetik. Martxoaren 12an hasi zen epaiketa eta astebetez luzatu zen. Auzipetuak ordura arteko esanak alboratu eta berak ez zuela Azkue hil esan zuen epaiketan. Epaiketa luze joan da eta epaiaren zein daude orain. Bien bitartean, elkarretaratzeak egin zituzten egunero Donostiako Justiziaren Jauregiaren aurrean Azkueren ingurukoek. Horrez gain, hilaren 12an eta 16an jende asko bildu zen Orioko plazan egindako beste bi bilkuretan.

Ostiral honetan, martxoaren 23an, ere elkarretaratzea izango da Amaia Azkue gogoratuz. 20:30ean izango da eta herritarrak bertara gerturatzeko dei egin dute Amaia Azkueren lagun eta senideek.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide