Manuel Lasarteren omenaldiari buruzko bilera irekia

Irati 2012ko martxoaren 26a

Kultura Sailak martxoaren 28rako egin du deialdia

Manuel Lasarteri Orioko Udalak omenaldirik antolatu behar dion galdetu dute herriko hainbat elkartek, pertsonak, Leitzako udalak eta hainbat bertso eskolek. Hori horrela izanik, Udal ordezkariak Lasarteren familiakoekin elkartu ondoren, gai hori lantzeko bilera irekia antolatzea erabaki du Kultura Sailak. Bilera, martxoaren 28an, asteazkenean, izango da Kultur Etxean, 18:00etan.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide