Ohiko udalbatzarra izango da asteazkenean

Irati 2012ko martxoaren 26a

20:00etan egingo dute udaletxean

Martxoaren 28an, asteazkenean, ohiko bilkura egingo du Orioko Udalbatzak udalbatzarren aretoan. Ohiko orduan, 20:00etan, hasiko da eta azken bilkuretako akten zirriborroak onartu ondoren, honako gai zerrenda jarriko dute mahai gainean:
  • Onartzea, egoki bada, Orioko kultur etxeko atezain lanpostuaren lanaldia aldatzea.
  • Adjudikatzea, egoki bada, Orioko Udaleko Gazteria departamentuko Ametsa Gaztelekua kudeatzeko zerbitzuaren lehiaketa publiko bidezko kontratazioa.
  • Berrestea, egoki bada, Orioko Abaromendi kalea 38ko etxabeko 2. zenbakidun merkataritzako lokalaren salerosketako eskritura publikoa, Maider Sukia Etxeberriarekin sinatutakoa, eta ahalmen zabala ematea BeƱat Solaberrieta Albizu alkateari eskritura hori sinatzeko.
  • Onartzea, egoki bada, Orioko Arraun Elkartearen udal instalazioak Arraunketa eta Piraguismoko teknifikazio-zentro bat instalatzeko handitu eta berritzeko obrak exekutatzeko kontratua aldatzeko espedientea.
  • Behin betikoz onartzea, egoki bada, Orioko Kasko Historikoa Birgaitzeko Plan Bereziaren 3. Hirigintza Jarduketa garatzeko hitzarmen urbanistikoaren eranskina; eranskina Lurra, Promocion y gestion SL merkataritza-entitateak aurkeztu du Udalaren aurrean.
  • Onartzea, egoki bada, Orioko Udaleko Kontratazio Mahaia osatzea, izaera iraunkorra izango duena bere eskuduntzako kontratu guztietarako.
  • Onartzea, egoki bada, Orioko Kale Nagusia 29an dauden udal jabetzako bi etxebizitzen salerosketa eta ahalmen zabala ematea alkateari salerosketako dokumentu pribatuak eta eskritura publikoak sinatzeko, Orioko Udalaren izenean.
  • Onartzea, egoki bada, baldintza ekonomiko-administratiboen orria eta baldintza teknikoen orria, Orioko Arraunketako eta Piraguismoko teknifikazio-zentroaren hornidura kontratatzeko: sarreren kontrola, intrusoen detekzioa, telebista-zirkuitu itxia eta megafonia.
  • Onartzea, egoki bada, Orio eta Igeldo-Donostia arteko errepidean ezpondak berritzeko obren exekuziorako proiektu teknikoa eta obra horiek publizitaterik gabeko prozedura negoziatu bidez kontratatzeko baldintza administratibo partikularren orria.
  • Bat egitea, egoki bada, Urola Kostako Udal Elkartearen Zuzendaritza Batzordeak 2012ko martxoaren 13an egindako ohiko bilkuran onartutako hizkuntz politika orokorrarekin.
  • Dagozkion erabakiak hartzea, egoki bada, Bateragune epaiketa dela-eta, Bildu udal talde politikoak gaiari buruz egin dituen eskarien haritik.
  • Bat egitea, egoki bada, Nafarroa Bizirik Orion taldeak Nafarroako konkistari  (1512-2012) buruz aurkeztu duen adierazpenarekin.
  • Dagozkion erabakiak hartzea, egoki bada, 2012ko apirilaren 8an egingo den Aberri Eguna dela-eta, Orain udal talde politikoak gaiari buruz egin dituen eskarien haritik.

Bukatzeko eskari eta galderak egiteko aukera izango da.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide