Joxe Mari Aizegari eman diote 'El Hortelano 2012' gastronomia saria

Irati 2012ko martxoaren 27a

Tuterako Elkarte Gastronomikoen Federazioaren saria da

El Hortelano, Tuterako Elkarte Gastronomikoen Federazioak, izen bereko saria eman dio Basque Culinary Centerreko zuzendari Joxe Mari Aizegari. Sari hau emateko arrazoia gure herrialdean zein Europan gastronomiaren alde egindako lana dela esan dute sari emaileek.  Federazioko ordezkariek Nafarroako Michelin izardunekin, Ostalaritza Elkarteekin, sukaldariekin eta beste hainbat elkarte eta erakunderekin hartu dute erabakia. Izan ere, sari hau Nafarroan, gastronomiaren Oskar saria izan dadin nahi dute.

Aizegak La Tafureria elkartean egindako afarian jaso zuen saria eta irabazlea zein zen aurrez iragarri zutenean, Jose Aguadok, saria eman duen elkarteko presidenteak, esan zuen, Joxe Mari Aizega urte askoan ari da gastronomia zientzien fakultatearen alde borrokan eta Euskadin kokatu du Europako maila honetako lehen unibertsitatea. Gainera, munduan, gastronomia eta elikagaien zientzien alorreko ikerketa eta berrikuntza gunea duen lehena ere bada.

.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide