Amaia Azkue zenaren lagunek antolatuta elkarretaratzea izango da aurreko ostiralean bezala, oraingoan ostegunean, martxoaren 29an, Herriko Plazan, 20:00etan hasita. Asmoa da sententzia kaleratu bitartean behintzat astean behin elkarretaratzea egitea. Herritarrei dei egin nahi diete plazara gerturatzeko eta elkartasuna adierazteko Amaiaren senide eta lagunei.