Euskararen aholku batzordea bilduko da apirilaren 3an

Gozategi Argentina Tour 2013 2012ko apirilaren 2a

Udaletxeko teilatupeko gelan izango da bilera, 19:00etan hasita

Udalak berriro martxan jarri nahi du Euskararen Aholku Batzordea, eta horretarako bilera izango da bihar, asteartea, apirilaren 3a, iluntzeko 19:00etan hasita. Batzordearen zeregin nagusia Udalari aholku ematea izango da euskararen normalizazioari dagozkion gaietan. Batzordea irekia izango da eta edozein herritarrek izango du aukera bertan parte hartzeko.

Bilera udaletxeko teilatupeko gelan izan da eta mahai gainean izango diren gaiak hauek dira:

1.- Aholku Batzordearen zeregina eta betebeharrak azaltzea etor litekeen jende berriari.

2.- Udaleko Euskara batzordeak agintaldi berrian egindakoa eta aurrera begirako asmoak azaltzea.

3.- Agintaldi berrirako proposamenak jasotzea eta aholku batzordearen martxa zehaztea.

4.- Norberak lekarkeena.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide