Martxoaren 30ean egin zen etxebizitza babestuen zozketa

Gozategi Argentina Tour 2013 2012ko apirilaren 3a

Emaitzak sarean jarri ditu Orioko Udalak

Martxoaren 30an, aurreko ostiralean, etxebizitza babestuen zozketa publikoa egin zen Orioko udaletxean. Bertan Kale Nagusiko eta Abaromendiko 29 etxebizitza zozketatu ziren.

Aretoa jendez gainezka zela egin zen zozketa eta zoriak erabakitako etxebizitzen banaketa egin zen. Esleipenen zerrenda hemen deskargatu daiteke.

Orain bi etxebizitza egokitu zaizkienek bat aukeratu beharko dute eta zerrendan hurrengoek erabaki beharko dute uko egindako etxea nahi duten ala ez.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide