Plaza oinezkoentzat izango da apirilaren 5etik aurrera jaiegun eta asteburuetan

Gozategi Argentina Tour 2013 2012ko apirilaren 4a

Obra eta Zerbitzuen batzordean ahobatez hartu zen erabakia

Bihar, apirilaren 5a, plaza oinezkoentzat bakarrik izango da lehenengoz Udalak hartutako erabakiari jarraituz. Obra eta Zerbitzuen batzordean hala erabakita, ahobatez gainera, asteburuetan eta jaiegunetan plaza oinezkoentzat bakarrik izango da hemendik aurrera.

Erabaki horren bidez, Udalak plazako espazioa irabazi nahi du herritarrentzat, lasai ibili ahal izateko toki bat irabaziz herriaren erdi-erdian.

Hori dela-eta, herriko festetan egin izan den bezala antolatuko da ibilgailuen trafikoa: ibilgailuak moilatik barrena sartuko dira herrira eta, ateratzeko, Txanka-hondartzako bidea erabili beharko dute.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide