Aiako Ibarrolabekoa baserrikoek saria jaso dute

Irati 2012ko api. 5a, 12:03

Xabier Kaminosek marradunak barietateko hegaztirik onena aurkeztu zuen

Bizkaiko GueƱes herrian, San Jose azokan, Euskal Oiloaren XI. erakusketa monografikoa egin dute. 25 oilo-hazlek hartu zuten parte. Guztira 150 oilar eta oilo izan ziren ikusgai, euskal arrazako barietate desberdin guztietakoak: marradunak, zilarrak, gorriak, lepasoilak eta beltzak.

Erakusketan, barietate bakoitzeko hegazti onena saritu zuten, eta aurten, Aiako Ibarrolabekoa baserriko Xabier Kaminosek berriz ere marradunak barietateko hegaztirik onenaren saria jaso zuen. Gainontzeko sariak, berriz, bizkaitar eta arabarrentzat izan ziren.

Oilar eta oiloez gain, bertako arrazako beste zenbait animalia ere ikusgai izan ziren: Karrantzako ardiak, ardi latxak, ahuntz azpigorriak, euskal txerriak, Enkarterrietako astoak, pottokak eta behiak (betizuak eta pirenaikak).

 

 


Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide