Orio Bidaiak on-line bidai agentziari esker, bi bisita gidatu izango dira Aste Santuan Orioko Alde Zaharra ezagutzeko. Lehenengoa, apirilaren 8an, 11:00etan, izango da, gazteleraz; eta bigarrena, apirilaren 9an, 12:00etan, euskaraz.
Bisitak Herriko Plazan hasiko dira, eta ondoren, San Nikolas eliza eta Alde Zaharra ikusiko dituzte bisitariek ordubetean.
Doanekoak izango badira ere, interesa dutenek aurrez eman beharko dute izena turismo bulegora joanda edo deituta (943 83 55 65). Ordutegia:
-
Ostiralean 09:30/13:00 - 16:00/19:00
-
Larunbatean 09:30/14:00 - 16:00/19:00
-
Igandea 10:00/14:00
Puzgarriak
Bestalde, Arkupe merkatari, ostalari eta profesionalen elkarteak, Orioko Udalaren laguntzarekin, puzgarriak jarriko ditu apirilaren 12an eta 13an, ostegun eta ostiralarekin. 10:30etik 13:30era, goizez; eta 16:30etik 19:30era, arratsaldez. Eguraldi ona eginez gero, Ikastola aurreko plazan egongo dira puzgarriak eta, txarra eginez gero, berriz, kiroldegiaren barruan.
Puzgarrietan ibiltzeko tiketak doan banatuko dituzte, aldez aurretik, Arkupe elkarteko establezimenduetan. Bestela, erosi egin beharko dira, tokian bertan, bakoitza 0,30 eurotan.