Numerologiari buruzko hitzaldia eta Chikung CFQ tailerra asteburuan

Irati 2012ko apirilaren 12a

Mandalara taldeak antolatu ditu

Mandalara taldeak hitzaldia eta ikastaroa antolatu ditu datozen egunetarako. Lehenengo, numerologia ikastaroa aurkezteko hitzaldia  izango da ostiralean, apirilaren 13an, 19:00etan, Kultur Etxean. Horrela, numerologiara hurbiltzeko oinarrizko kontzeptuak emango dituzte, norberaren burua ezagutzeko bide bat dela esaten baitute.

Bestalde, apirilaren 14 eta 15erako Chikung CFQ tailerra antolatu dute. Saioak 09:00etatik 14:30era bitartean izango dira Kultur Etxean. Alex Arellanoren eskutik jasoko dituzte gai honen inguruko jakin beharrekoak eta honakoak izango dira landuko dituzten gaiak:

  • Chikung CFQren oinarrizko ezagutzak.
  • Hexagramaren zazpi mugimenduak.
  • Mugimendu osagarriak.
  • Energia fluxuak esperimentatzea.
  • Blokeoak antzeman eta kanporatzea.
  • CFQ sendatze modura sarrera.
  • Chiaren nahi gabeko fluxua esperimentatzea.

Mandalara taldekoek azaldu dutenaren arabera, Chikung CFQ mugimenduak gaixotasunak edo ebakuntza ostekoak sendatzeko dira baliagarriak. Bestalde, honako gaitzen minak arintzeko ere erabil daitezke: estresa; antsietatea; nekea; loezina; depresioa; diabetesa; artritisa; bihotzeko gaitzak; zorabioak; bertigoak; migrainak, hilerokoaren, gernuaren eta giltzurrunetako desordena; ugalkortasun arazoak; menopausia; loditasuna; hezueria; erditze osteko depresioa; pisu arazoak; indigestio; bizkarreko min; ziatika; hipertentsioa; infekzio kronikoak; oroimena galtzea; edo adinari dagozkion gaixotasunak.

Ikastarorako izena emateko honako telefono zenbakira deitu behar da: 648 487 489 –Amaia–

 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide