Txakolin Eguna izango da Aian igandean

Irati 2012ko apirilaren 12a

Aurten 24 upategik hartuko dute parte

Datorren igandean, apirilaren 15ean, Txakolin Eguna ospatuko dute Aian. 10. edizioa izango da aurtengoa eta 24 upategik hartuko dute parte, sekula baino gehiago; beraz, aurten aurrekoetan baino txakolin gehiago dastatzeko aukera izango da.

Txakolinari laguntzeko 1.000 txahal pintxo banatuko dituzte, euro batean bakoitza. Txakolinari dagokionez, berriz, urtero bezala, kopa hiru euro ordaindu eta nahi adina txakolin probatu ahal izango dira.

11:30ean hasi eta 14:00etara arte, beraz, ez da jai girorik faltako Aiako plazan, eta Aiako Udaletik herritarrak eta inguruko herrietakoak ere parte hartzera animatzen dituzte.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide