Wheels taldearen kontzertua izango da Salatxo tabernan

Irati 2012ko apirilaren 12a

Pop-rock doinuak eskainiko dituzte gauean

Gaur, ostirala, apirilaren 13an, Donostiako Wheels taldearen pop-rock kontzertua izango da 23:00etan, Salatxo tabernan.

Mikel Antero, Sergio Villar, Gustavo Gonzalez eta Manu Gestido musikariek osatutako taldeak kantu akustikoak lantzen ditu eta eragin dietenen artean daude Foo Fighters, Incubus, Radiohead, Beatles edo Queen. Taldearen hainbat doinu entzun daitezke hemen.

Bestalde, apirilaren 20an, Salatxon, beste kontzertu bat ere izango da ordu berean. Iker Piris, Fernando Neira eta Hasier Oleagak osatutako taldeak blues estiloa jorratzen du. Bluesaren standarden adaptazioak, berezko abestiak eta 60/70ko hamarkadako funkaren bidezko fusioak eskainiko dituzte. Hona hemen entzungai.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide