Aiako txakolin egunarekin gustura daude antolatzaileak

Irati 2012ko apirilaren 17a

1.300 txahal pintxo banatu zituzten eta upategi batzuetako txakolina agortu egin zen

Igandean izan zen Txakolin eguna Aian eta antolatzaileek eta parte hartzaileek  eguraldia lagun izan ez bazuten ere, oso ondo joan zela esan dute. Antolatzaileona ez ezik hori izan da iritzi orokorra, bai txakolin upategietakoena baita gerturatu zen jendearena ere, esan du Igor Iturain alkateak.

Txakolin kopa dezente saldu ziren. Alkatearen esanetan, Upategi batzuetako txakolina, urtero bezala batzuk agortu egin zen, hala ere, izan ziren gutxiago banatu zutenak, baina kontutan izan behar da iaz 20 upategi izan zirela eta aurten 24.

Bestalde,  bi txahal –bien artean 400 kilo– erre eta osorik jan zituzten, beraz, gutxi gorabehera 1.300 pintxo banatu zituzten. Beraz, gustura gaude emaitzarekin eta jatetxeetakoak ere bai, bazkal orduan bete-beteta egon baitziren, dio Iturainek.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide