Antzerki taldea osatzeko bilera izango da asteazkenean

Irati 2012ko apirilaren 17a

Antzerki giroan sartu nahi duten herritarrak parte hartzera gonbidatu nahi dituzte

Orion antzerki talde bat sortu asmoz hainbat lagunek hitzordua egin dute apirilaren 18rako, asteazkenerako. Bilera horretan bakoitzak antzerki arloan landu nahi dituenak, taldearekin dituen helburuak, elkartzeko egunak… zehaztea da asmoa. Izena eman dutenak badiren arren, antzerki giroan sartu nahi duten herritarrei dei egin nahi diete bileran parte hartzeko. Kultur Etxean elkartuko dira 19:00etan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide