Orio Arraunketa Elkartearen batzar nagusia apirilaren 27an izango da

Irati 2012ko apirilaren 17a

Zuzendaritza batzorde berria aurkezteaz gain, egoera ekonomikoa izango dute hizpide

Orio Arraunketa Elkarteak ohiko batzar nagusirako deia egin die bazkideei. Hitzordua apirilaren 27an, ostiralarekin, izango da 19:00etan Kultur Etxean.

Honako hau da bilerarako prestatu duten gai zerrenda:

  • 2012-2015 Zuzendaritza batzorde berriaren aurkezpena.    
  • 2011ko otsailaren 25ean eta irailaren 23an egindako batzarretako aktak irakurtzea eta onartzea.
  • 2011 denboraldiko arraunketako emaitzak.
  • Egoera Ekonomikoa. –2011ko gastuak eta sarrerak–.
  • 2012ko aurrekontua 2012.   
  • Eskariak eta galderak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide