Ipuin kontaketa saioa izango da apirilaren 23an

Irati 2012ko apirilaren 17a

Miriam Mendoza ipuin kontalaria arituko da

Apirilaren 23ean, astelehenarekin, ipuin kontaketa saioa izango da 5 eta 8 urte bitarteko umeentzat. Miriam Mendoza ipuin kontalariak euskal ipuin tradizionalak kontatzen ditu, gaur egungo idazle euskaldunenak zein atzerritarren ipuinak ere kontatzen ditu. Hitzordua 18:00etan izango da Orioko Udal Liburutegian.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide