Kanpineko harrerarako eta turismo bulegorako langile bat hartuko du Udalak

Gozategi Argentina Tour 2013 2012ko apirilaren 18a

Lanaldia ekainaren 1etik urriaren 14ra izango da

Orioko Udalak turismo bulegorako eta kanpineko harrerarako pertsona bat hartuko du ekainaren 1etik irailaren 30era. Baina lanaldia luzatu egingo zaio postua eskuratzen duenari, turismo bulegoko langileak oporrak hartzen dituenean, urriaren 1etik 14ra, haren tokia beteko baitu. Deialdian parte hartzeko langabetua izan behar da eta lan kontratua denboraldi baterakoa izango da.

Hauek dira oinarriak:

1.- Gutxieneko adina: 18 urte.

2.- Gutxieneko titulazioa: Batxilerra, LH2 edo parekoa den titulazio maila izatea.

3.- Euskararen ezagutza: Gutxienez EGA edo baliokide den titulua eskatzen da.

4.- Ingelesaren ezagutza: Gutxienez, FIRST CERTIFICATE maila, edo baliokidea, eskatuko da. CAE titulua, edo baliokidea, 2 punturekin baloratuko da, eta PROFICIENCY titulua edo baliokidea duenak 3 puntu jasoko ditu.

5.- Atzerriko beste hizkuntzen ezagutza frogatzen duenak hizkuntza bakoitzeko bi puntu jasoko du gehienez.

6.- Jarduera Turistikoetarako Tekniko titulua duenak 5 puntu jasoko ditu eta, aldiz, Turismoko Goi Mailako Zikloa duenak 2 puntu jasoko ditu.

7.- Elkarrizketa: Proba honen bidez izangaiek lanpostua betetzeko duten egokitasuna neurtuko da –5 puntu gehienez–.

Curriculumak udal bulegoetan aurkeztu behar dira, titulazioak behar bezala kreditatuz. Azken eguna maiatzaren 4a izango da eta bulegoak astelehenetik ostiralera daude zabalik, 8:30etik 14:30era.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide