Debatik Oriora bitarteko Txurruibilaldia antolatu du Txurrumuski aisialdi taldeak. Apirilaren 28an 08:30ean plazatik abiatu eta apirilaren 30era bitartean egingo dute ibilbidea DBHko ikasleek.
Tokiak mugatuak direnez, joan nahi dutenei garaiz ibiltzeko esan nahi diete antolatzaileek. Izan ere, izena emateko apirilaren 20an joan beharko dira gazteak Ametsa gaztelekura 17:00etatik 18:00etara bitartean eta 30 euro momentuan ordaindu.