Gipuzkoako XVIII. Klasika jokatuko da igandean Aian

Irati 2012ko apirilaren 20a

103 kilometroko ibilbidea egingo dute txirrindulariek

Aian jokatuko da aurten Gipuzkoako XVIII. Klasika Oriotarrak taldeak eta Aiako Kirol Elkarteak antolatuta.

Jubenil mailako gizonezkoek 103 kilometroko ibilaldia egin beharko dute. Proba 11:00etan hasiko da Aian eta Zudugarain barrena Zarautzera joango dira, handik Getariara, Zumaiara, Zestoara eta Aizarnazabalera. Ondoren, Bedua ingustriagunetik Zumaiara bueltatu eta Getariatik berriz Zumaiara.

Aiara hiru aldiz igoko dira Santio Errekatik eta igoerak puntuagarriak izango dira mendiko sarirako. Igoera aurretik Santio Errekatik bi aldiz pasatuko dira eta tarteko helmuga ere puntuatuko dute.

Beraz, txirrindulariak ikusteko aukera izango da igandean Aiako eta inguruko errepideetan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide