Aurten ere Txurrumuski hasi da udaleku irekiak antolatzen. Hainbat jolas, tailer eta dinamikarekin antolatutako udalekuak, uztailean eta abuztuan izango dira, eta horietan begirale lanetan jarduteko prest daudenei, deialdia egin nahi die aisialdi taldeak.
Interesa dutenek gure webgunean edo Orioko Kultur Etxean aurki dezaketen fitxa bidali beharko dute txurrumuski.orio@hotmail.com helbidera.
Izena emateko ezinbestekoa da 16 urte beteta izatea eta euskaraz komunikatzeko gai izatea.
Bestalde, Txurrumuski lan-poltsa osatzen ari da taldeko zerbitzuetan lan egiteko. Ametsa gaztelekuko ekintzetan begiraleren bat beharko balute prest dauden horiei deituko liekete. Horretarako, udako begirale izateko bete behar duten fitxan laukitxoa markatzea nahikoa izango da.