Mandalara taldeak pendulua erabiltzen ikasteko tailerra antolatu du maiatzaren 6rako. Ikastaroa 10:00etatik 14:00etara izango da Kosta tailerrean eta 45 euro ordaindu beharko dira. Izena emateko 648 487 489 telefono zenbakira deitu edo mandalarataldea@gmail.com helbidera idatzi behar da.
Ikastaroa Elena AndreiƱua de Santiagok emango du. Ingeniari tekniko industriala da bera eta rebirthing eta radioestesian aditua. Penduluaz gain, radioestesiarako beste erreminta batzuk nola erabili ere ikasi ahal izango dute ikastaroan parte hartzen dutenek. Antolatzaileek diote, pendulua, besteak beste min fisiko zein emozio-minak sendatzeko eta gorputzaren energia orekatzeko erabil daitekeela.