Aurten 500 urte beteko dira Gaztelako tropak Nafarroa Garaia konkistatzen hasi zirenetik.
Aurretik ere jardunak ziren konkistak egiten Nafarroako lurretan
–1200ean Bizkaia eta Gipuzkoa konkistatu zituzten Nafarroako Erresumatik–.
Hori dela eta, kronologikoki antolatu du hitzaldi ziklo hau Nafarroa Bizirik Orion taldeak.
Lau hitzaldi egingo dituzte Nafarroaren erreinuaren hastapenetan hasi, 1200ean Gipuzkoaren
konkistarekin jarraitu –gaia gerturatze aldera–, gazteluen
suntsiketari buruz hitzaldi bat –inguruan uste baino gaztelu gehiago
genituelako– eta azkena 1512ko konkistarenarekin bukatuta.
Honakoa da programa:
Maiatzak 7 - astelehena: Nafarroa, euskal Estatuaren historia.
Hizlaria: Beñi Agirre.
Maiatzak 10 - osteguna: 1200. Gipuzkoaren konkista. Hizlaria: Idoia
Arrieta.
Maiatzak 17 - osteguna: Gazteluen suntsiketa. Hizlaria: Joseba
Asiron.
Maiatzak 24 - osteguna: Independentzairen galera. Hizlaria: Angel
Rekalde.
Hizlari guztiak gaian oso adituak dira eta konferentzia
garrantzitsuak eman dituzte. Hitzaldiak Orioko Kultur Etxean
izango dira eta 19:30ean. Udalak diruz lagundutako ekimena da, izan ere azken udalbatzarrean
mozio bidez onartu zuten alderdi guztien adostasunarekin, halako
ekimenak babestea.