Udaleku irekietarako izen-emate epea zabalik dago

Irati 2012ko maiatzaren 10a

Maiatzaren 22ra arte egin ahal izango da diru-sarrera

Dagoeneko hasi dira Orioko udaleku irekiak antolatzeko martxan eta izena emateko epea zabalik da. Udalekuetan izena eman ahal izateko, ezinbestekoa da haurrak 3 urte beteak izatea udalekuak hasterako –uztailaren 1–. Gehiengo adina, berriz, 12 urte da. Ezinbesteko beste baldintza da haurrak euskaraz jakitea.

Nola matrikulatu?

Hasteko, haurraren izenean, diru sarrera egin beharko da.  Maiatzaren 22a baino lehen, Txurrumuskik Euskadiko Kutxan duen, 3035 0182 18 1820021770 kontu zenbakian sartu beharko da dagokion kopurua. Uztaileko udalekuetan matrikulatu nahi izanez gero 70€ sartu beharko dira , abuztuan matrikulatu nahi izanez gero 40€.

Haurra udaleku irekietan matrikulatu eta ondoren atzera egin nahi izanez gero, Txurrumuskik ez du dirua itzuliko. Abuztuko udaleku irekien kasuan, izena ematen duten haurren kopurua txikia bada, Txurrumuskik bertan behera utz ditzake udalekuak. Hori gertatuko balitz, dirua itzuliko litzaieke.

Behin diru sarrera egiteko epea amaituta, ezinbestekoa izango da maiatzaren 25ean, 19:00etan, Kultur Etxean egingo den bilerara azaltzea.

Bilerara eraman beharreko dokumentuak:

  • Izen-emate orria –Kultur Etxean edo hemen eskura daitekeena–

  • Haurraren osasun txartelaren kopia

  • Bankuko diru-sarreraren ziurtagiria

  • Hala nahi bada, etxera bakarrik joateko baimena.

  • Hala nahi bada, argazkiak ateratzeko baimena.

Bestalde, begiraleek ere maiatzaren 22a izango dute izena emateko azken eguna.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide