Energia berriztagarriei buruzko hitzaldia izango da Aian ostegunean

Irati 2012ko maiatzaren 16a

Usurbilgo Lanbide Eskolako Irakasleek emango dituzte azalpenak

Ostegunean, maiatzaren 17an, energia berriztagarriei buruzko hitzaldia egingo dute Usurbilgo Lanbide Eskolako irakasleek, 18:30ean, Aiako Kultur etxean.

Besteak beste, energia berriztagarriek zertarako balio duten, merkeagoak al diren, gutxiago kutsatzen duten, basoei etekinik ateratzerik ba al dagoen eta lanbide gisa etorkizunik ba al duten azalduko dute hitzaldian.

Beraz, kutsadurarekin eta etorkizunarekin kezkarik dutenek zalantzak argitzeko modua izan dezakete. Era berean, interesgarria izan daiteke ikasketak bide horretan jorratu nahi dituztenentzat, informazioa zuzenean jasoko baitute irakasleen eskutik.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide