Sanpedroetako danborradarako deialdia egin du Orioko Udalak

Gozategi Argentina Tour 2013 2012ko maiatzaren 24a

Hiru aste barru hasiko dira entseatzen

Festetako bileretan egosten ari da aurtengo sanpedroetako programazioa. Momentuz, San Pedro bezperarako proposamena luzatu du Orioko Udaleko Kultura Batzordeak. Festak indartsu hasi nahi dituzte, eta sanikolasetan bezala, txupinazo garaian izango den danborradan ahalik eta herritar gehien atabalak astintzen izatea nahi dute antolatzaileek.

Horretarako entseatzeko egunak jarri dituzte:

  • Ekainak 15ean Kultur Etxe atzeko plazan, 20:00etan.
  • Ekainak 20an Kultur Etxe atzeko plazan, 20:00etan.
  • Ekainak 22an Kultur Etxe atzeko plazan, 20:00etan.
  • Ekainak 27an Kultur Etxe atzeko plazan, 20:00etan.

 

San Pedro bezperako programazioan izango diren hainbat ekitaldi ere aurreratu du Udalak:

  • Txupinazo garaian: Orioko ereserkia, balearena eta Pello Joxepe abestiak joko ditu Orioko Musika eskolako bandak. Herriko musikari taldeak osatuko du txaranga, propio, danborradan kalez kale ibiltzeko plazako ekitaldia bukatzen denean. Salatxo abesbatzak abestuko du txupinazoan eta Harribil dantza taldeak ere koreografiaren bat prestatuko du egun horretarako.
  • Txupinazo ostean, Kupela taldearekin dantzaldia izango da plazan eta, afalostean, Kupelak bere saioa bukatu ondoren, DJ Bull izango da musika jartzen.

 

Hilabete geratzen da sanpedroetarako, baina festa usaina antzeman daiteke dagoeneko.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide